AP-8a guztiz itxiko dute asteartean Oiartzunen, bost minutuz

Autobidea zeharkatzen duen linea elektrikoaren aireko klabea kendu behar du Iberdrolak, horregatik itxiko dituzte bi noranzkoak. 2:00ak inguruan egingo dute mozketa.

Bidegi Foru Agentziak jakinarazi du datorren astearteko goizalean 8 (2:00etan hain zuzen) erabat itxiko dutela AP-8a bi noranzkoetan, bost minutuz soilik. Iberdrolak autobidea zeharkatzen duen linea elektrikoaren aireko klabea kendu behar du, horregatik itxiko dute. 

Lan horiek astelehen gauean hasiko dira, 22:00etan, eta ondorioz bi noranzkoetako hiru erreietako bi itxiko dira, bakarra mantenduko dute zabalik. Aipatutako bost minutuko mozketa 2:00etatik 2:30erako tarte horretan egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.