AP-8a guztiz itxiko dute asteartean Oiartzunen, bost minutuz
Autobidea zeharkatzen duen linea elektrikoaren aireko klabea kendu behar du Iberdrolak, horregatik itxiko dituzte bi noranzkoak. 2:00ak inguruan egingo dute mozketa.
Bidegi Foru Agentziak jakinarazi du datorren astearteko goizalean 8 (2:00etan hain zuzen) erabat itxiko dutela AP-8a bi noranzkoetan, bost minutuz soilik. Iberdrolak autobidea zeharkatzen duen linea elektrikoaren aireko klabea kendu behar du, horregatik itxiko dute.
Lan horiek astelehen gauean hasiko dira, 22:00etan, eta ondorioz bi noranzkoetako hiru erreietako bi itxiko dira, bakarra mantenduko dute zabalik. Aipatutako bost minutuko mozketa 2:00etatik 2:30erako tarte horretan egingo dute.
