[Galeria] Herriko dendak kalera atera dira Merkataritzaren Festan
Errenkoalde elkarteak antolatuta, azoka egin dute goizean zehar Koldo Mitxelena ikastetxearen patioan. Arratsaldean moda desfilea egingo dute bertan.
Herritar ugari gerturatu dira gaur goizean Koldo Mitxelena ikastetxearen patiora, Errenkoaldek Merkataritzaren Festaren barruan antolatutako azokara. Errenteria-Oreretako hainbat dendek beraien establezimenduetako produktuak eskaini dituzte, giro ederrean joan da goiza.
Arratsaldean berriz, 19:30ean hain zuzen, Koldo Mitxelenako patioa desfilatzeko pista bilakatuko da. Bertan, herriko merkatariek udazken-neguko modaren erakustaldia egingo dute, honakoek: Ayele, Amelie, Blond Kolor, Calzados Koro, Casamayor, La Coquine, Kalima, Love & Paradise, Paris Mertzeria eta Tejidos Ami. Monica Garciak aurkeztuko du desfilea, eta ekitaldiaren antolaketarako Teresa Tejedo dantzariaren laguntza jaso dute. Bisita sorpresa bat ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
HITZA goizeko azokan izan da, zenbait irudi bilduz.
