Hainbat ekitaldi San Marko gotorlekuaren denboraldi itxierarako
Errenteriako Udalak aurten ere bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Datozen asteetarako hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte.
San Markoko taberna-jatetxe zerbitzua esleitzeko prozesua zabaldu du udalak. Aurten ere aldundiak ekintza sortu bat antolatu du Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Ondarea loratuz, gozatu! lelopean. Herriak bat egin du jardunaldi horiekin, eta hala, hainbat jarduera antolatu ditu San Markos gotorlekuan edota honi buruz. Jarduera hauekin itxitzat emango dute gotorlekua bisitatzeko urteko denboraldia.
Lehenik eta behin, Non gaude? San Marko gotorlekuan gaude, baina ez soilik hor izeneko bisita gidatuak egingo dituzte hilaren 12tik 16ra, 10:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 18:00etara, egunero. Bisita horretan tokiko ondar elementuak ezagutuko dituzte, hauek balioan jartzeko asmoz. Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera antolatu du udalak.
Bigarrenik, Aizpitarteko Lagunak taldearen egitasmoz, Aizpitarteko kobazuloetako biztanleen bizimodua. Historiaurreko tailerrak izeneko tailerra egingo dute, bi saiotan: hilaren 15 eta 16an. Historiaurreko tailerrak eskainiko dituzte, kobazuloetako biztanleen bizimodua ezagutuko dute bisitariek. Larunbat eta igande goizetan silex erakusketa, pintura tailerra eta su tailerra eskainiko dituzte, eta arratsaldetan berriz, arku-tiro tailerra eta propultsadore-tiro tailerra.
Azkenik, Añarbe, basoa eta ura: udal baliabideen erabilera jasangarria izeneko hitzaldia eskainiko dute Alvaro Aragon Ruano eta Iñigo Imazek Reina aretoan. Hilaren 18an izango da, 18:30ean.
Izen emateak 943 44 96 38 telefono zenbakira deituta edo helbide honetara idatzita egin beharko dira.
