Gipuzkoarrentzat gehiegi izan da Bizkaia
Bizkaiak eta Gipuzkoa Bik bote luzeko finala jokatu dute. Oiartzuarrek eta villabonarrek osatzen duten taldeak ezin izan diote Bizkaiari txapela kendu.

Bizkaitarrak (txapelarekin) eta gipuzkoarrak, Otxandioko finala jokatu ondoren.
Larunbatean jokatu zuten, Otxandion (Bizkaia), Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketako finala. Aurtengoa zazpigarren ekitaldia izan da, eta aurreko bostetan bezala, bizkaitarrak izan dira nagusi.
Gipuzkoa Bi taldea txapela beraien herrialdera ekartzeko asmoarekin joan zen Bizkaira. Hala ere, 8-2ko markagailuarekin bukatu zen finala, bizkaitarren alde.
Oiartzungo Txost pilota elkarteko kideek zein Villabona-Amasako Bear Zanakoek osatu dute Gipuzkoa Bi taldea. Bote luzea euskal pilotaren modalitate zaharrena da.
