Aurtengo ikergaia LGTBI+ kolektiboa izango da. Mugimenduarentzat interesgarri izan daitekeen giza eta gizarte zientzietako edozein ikuspegietatik egin daiteke ekarpena.

Errenteriako Udalak jakinarazi du Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren hamaseigarren edizioa deitu berri duela. Euskarazko ikerketa sustatzea, emakumeek egindako ikerketa bultzatzea, Errenteriako udalerriari buruzko ezagutza areagotzea eta bekaren izena daraman filologoa omentzea izango du helburu aurtengoak ere. Aurtengo ikergaia LGTBI+ kolektiboa izango da, “bidea zabalik utzi” nahi baitiete lesbiana, gay, transgenero, transexual, bisexual, intersexual, queer eta +ean sartutako identitate eta orientazioei. Mugimenduarentzat interesgarri izan daitekeen giza eta gizarte zientzietako edozein ikuspegietatik egin daiteke ekarpena, hori zehaztu dute udaleko iturriek.
15.000 euroko beka jasoko du onuradunak, eta 18 hilabetez luzatu ahalko du ikerketa lana. Beka hori pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute, banaka edo taldean, baldin eta ikerketa proiektu originalak eta argitaratu gabeak aurkezten badituzte, ez osorik e zati batean.
Azaroaren 15era bitarte aurkeztu daitezke lanak. Informazio gehiago lotura honetan, 943 44 96 00 telefono zenbakira deituta edota helbide honetara idatziz eskura daiteke