Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-10-10)
Emakumeen futbol talde nagusiak ezin izan du Burgosen kontra. Mutilek garaipena lortu dute etxean, goiko postuei eusteko.
Bisita zaila izan du Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak. Burgosen kontra jokatu zuten atzo, eta gaztelarrak nagusi izan ziren, bi goleko aldeagatik nagusituta. Sailkapenaren erdialdera jaitsi dira orain.
Mutilek, berriz, Aloña Mendiri irabazi diote etxean. Garaipen horrekin, sailkapenaren hirugarren postuari eutsi diote.
Areto futbolari dagokionez, herriko bi taldeek puntuak lortu dituzte. Miren Taberna OKEk Azkoitian lortutako garaipenari esker, sailkapenaren lidertza eskuratu dute bigarren jardunaldian.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Burgos — Oiartzun: 3-1.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Aloña Mendi: 2-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Zarautz — Oiartzun B : 0-1.
Gizonen Gorengo Maila
- Touring B — Oiartzun B: 2-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun C — Martutene: 2-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KE — Euskalduna: 2-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ttakun — Miren Taberna OKE: 4-5.