Amatasun eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak landuko dituzte
'Positiboki hezten: komunikazioa eta asertibitatea' izeneko monografikoa antolatu du hil honetarako udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez. Aldez aurretik izena eman beharko da.
Positiboki hezten: komunikazioa eta asertibitatea izeneko monografikoa eskainiko du hil honetan Errenteriako Udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez. “Amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko” asmoa du egitasmoak. Gurasoekin bilduko da Sandra Muñoz psikopedagogoa, entzumen eraginkorra, enpatia edo komunikazio positiboa bezalako gaiak landuko dituzte.
Izena emateko helbide honetara jo beharko dute gurasoek. Informazioa gehiago jaso nahi duten familiek beren erreferentziazko zentroan edo gurasoen elkarteetan eska dezakete. Bestela, 688 72 42 33 telefono zenbakira deitu (astearteetan 9:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara) edo helbide honetara idatz daiteke.