Oiartzungo merkatari txikien elkarteak aisia eskaintza antolatu du bihar arratsalderako, puzgarri, txokolate jate eta abarrekin.
Itturri Arratsaldea antolatu du bihar arratsalderako Oiartzungo merkatari elkarteak. Aisia eskaintza prestatu dute Done Eztebe plazan, 17:00etan hasita eta 20:00ak arte.
Haurrentzako puzgarriak eta zirku tailerra egingo dituzte, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean. Ondoren, xahututako energia berreskuratzeko txanda izango da, txokolate jate eta tortilla dastaketarekin.
Ekitaldi guztiak doan izango direla zehaztu du merkatari elkarteak. Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu dute Itturri Arratsaldea.