Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Elegante jarriko da Zabala Enea II urteurrenerako

Gaztetxearen 22. urteurrena ospatuko dute bihar, festa giroan. Jarduera gehienak gaztetxean izan arren, kalera ere aterako dira, herritarrei "lanean tinko jarraitzen dugula" erakusteko.

Oihan Zabla eta Haizea Ruiz, Zabala Enea II gaztetxearen atarian. Imanol Saiz
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/10/14

Urria hilabete berezia da Zabala Enea II gaztetxearentzat, urteurrena ospatzen baitute bertan aritzen diren gazteek. 22 kandela itzaliko dituzte bihar, festa eta aldarrikapen giroan.

Herriko gazteak gaztetxera hurbildu nahi dituzte. Hori da biharkoaren helburu nagusia. “Jendeak ikus dezala lanean tinko jarraitzen dugula, espazio bat dagoela herrian gazteentzako, beraien kezka eta nahiak lantzeko”, esan du Haizea Ruiz Oreretako Gazte Asanbladako (OGA) kideak. Horregatik, gaztetxeak ekitaldi gehienak jasoko baditu ere, poteoa egingo dute herriko kaleetan barrena, “herritarrek hemen gaudela ikus dezaten”.

19:00etan egingo dute poteo hori, eta afaria bezala, elegantea izango dela aurreratu dute. “Urteurrenerako elegante jarriko da gaztetxea”. Poteo horren ondoren, gaztetxera abiatuko dira, 21:30ean afaria egingo baitute bertan. Sabelak ongi bete ondoren, bertso saioa eskainiko dute Joanes Illarregik, Ekhiñe Zapiainek eta Xabat Illarregik. “Ez da ohiko bertso saioa izango. Hainbat problematika landuko dituzte bertsolariek, eta umorea izango da nagusi, zirikatzen ibiliko dira”, esan du OGAko kide Oihan Zabalak. Gaua biribiltzeko, Dj Txorimalok dantzan jarriko ditu bertaratutakoak, gaueko ordu txikiak arte luzatuko dute festa.

Trantsizio garaia

Belaunaldi aldaketa ematen ari da Zabala Enea II gaztetxean, “trantsizio garaian” daudela kontatu du bikoteak. Egun, 18-19 urte inguruko gazte ugari hasi dira han jardunean, ederki hartu diete lekukoa helduenei. “Espazio segurua da gaztetxea, formazioa jaso, problematikak landu eta nola ez, ongi pasatzeko gunea da. Ordu asko pasatzen ditugu hemen, bigarren etxe bat aurkitu dugu gazte askok hemen”, azaldu du Ruizek.

Afarirako txartela oso gutxi geratzen direla azaldu du bikoteak. 10 euroren truke eskura daitezke azken horiek Sindikato eta Arkaitza tabernetan.

Bi kideek oroitarazi dute asteazkenero biltzen dela OGA (18:30ean). Edonolako proiektu edo egitasmoak sortu eta garatzeko nahia duten gazteei bertaratzeko gonbita egin diete: “Prest gaude entzun eta laguntzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.