Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika
Iker Sarriegi eta Nekane Martiarena. Alternatiben Oihartzuna.

«Bizitzeko kultura aldaketa bat aldarrikatzen dugu»

Alternatiben Oihartzuna antolatu dute, bigarrenez, hilaren 22rako. «Eraldaketa» eta «burujabetzan» dabiltzan eragileen topagunea izango da, eta egiten duten lana erakutsiko diete herritarrei.

Iker Sarriegi eta Nekane martiarena alternatiben oihartzuna Iker Sarriegi eta Nekane Martiarena, Alternatiben Oihartzunako antolakuntzako kideak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/10/14

Hilaren 22an egingo dute, bigarren aldiz, Alternatiben Oihartzuna. Nekane Martiarena eta Iker Sarriegi egun horren antolakuntzan dabiltza, eta egun horren helburuak zein hainbat xehetasun eman dituzte.

Zer da Alternatiben Oihartzuna?
IKER SARRIEGI: Urte batzuk badira proiektu batzuk herrian martxan jarri zirela, burujabetza eta eraldaketaren norabidean. Guztiak oso interesgarriak dira, baina falta zitzaiguna zen denon artean elkartzea eta gure arteko harremanean are gehiago sakontzea.

Lehen helburua izan zen egiten den hori komunean jartzea, egun berezi batean. Ikusi nahi genuen zer ari ginen egiten bata eta bestea. Horrez gain, herritarrei erakutsi nahi genien zer egiten dugun.

NEKANE MARTIARENA: Talde asko lanean ari direla bagenekien, baina jende askok ez daki zein den haien helburua, edo zein pertsona dabilen bertan. Elkar ezagutzeko tokia da, eta saretzekoa, baita aurrera begira elkarrekin egin daitezkeen dinamikak ateratzeko gunea ere.

Duela sei urte egin zenuten lehenengo aldiz. Oraingoa bigarrena da. Maiztasun bat eman nahi al diozue?
I. S: Azken bi urteetako etenaldiaren ondoren, hausnarketa egin eta ekitaldia berreskuratzea erabaki genuen. Orain dela sei urte proiektu gehienak hasi berri zeuden, eta oraingoa hausnarketaren ondorioa izan da. Ez dugu maiztasunik finkatu.

Sei urte hauetan asko aldatu al da egoera? Eragile gehiago ala gutxiago daude?
I. S: Sortu zirenak, gutxi gorabehera, mantendu dira. Arraztalo aurretik zetorren, baina garai hartakoak dira Elika, Zituene eta Labore.

N. M: Baita Oinherri ere, lehen Oarsoirriak-etik zetorrena. Energia komunitarioa lantzeko taldea ere badago.

I. S: Eguneko egitaraua osatzeko, herriko gazte sortzaileak eta musika taldeak gonbidatu ditugu. Musikariek elkarlanean daramate urte asko.

N. M: Herri osoari eskainitako egun bat antolatzea da asmoa. Elkar ezagutzen dugu, baina egun bat elkarrekin, modu autogestionatuan, pasatu nahi dugu.

I. S: Gure bizi-filosofia antolatu dugun egun horretan islatu nahi dugu. Bizitzeko kultura aldaketa bat aldarrikatzen dugu, eredu kapitalista honetatik ahal den heinean ateratzeko, gure kontraesan guztiekin. Ez gara ezer berria asmatzen ari; Euskal Herriko garai bateko bizimodua berreskuratzea da helburua. Nonbaitetik hasi behar gara, guk geuk sortu behar ditugu alternatibak. Oiartzunen saretze bat badago. Laboren ikusten da: dituen 1.000 bazkideetatik 500 oiartzuarrak dira; otarra jasotzen dutenak ia ehun dira…

Oiartzungo esperientziak ezagutzeko aukera ez ezik, kanpokoen berri izateko aukera ere egongo da.
N. M: Oihan Mendo Garesko alkatea etorriko da, Hernani Burujabe proiektuan dabilen Andoni Egia ere bai, baita Gotzone Sestorain Leitzako nekazaria ere. Lehen sektoreko esperientziei eman nahi diegu indarra.

Hitzaldien lehenengo zatian kanpoko esperientzia horiek ezagutzeko aukera izango da, eta bigarrenean, herrikoen berri izatekoa. Gainera, aukera emango da beste ideia edo proiekturen bat baldin badauka norbaitek, hori denen aurrean plazaratzeko. Agian zerbait berria sor daiteke, eta horri ateak ireki nahi dizkiogu.

I. S: Garrantzitsua iruditzen zaigu proiektuek gure bizitza asebetetzeko ahalmena edukitzea, ekonomiaren ikuspegitik. Batzuetan azaleko kontuetan jartzen dugu indarra, eta ahaztu egiten zaigu jan egin behar dugula, etxebizitza bat eduki, edo energia sortu behar dela.

Hala ere, ez duzue bakarrik ekoizleen gainean jarri nahi fokua.
I. S: Kontsumitzaileei ere duten balioa eman nahi diegu, egiten duten militantzia horregatik. Denda txikian edo kooperatiban erostea militantzia bada gaur egun. Herritar horiei guztiei ere dei egiten diegu Alternatiben Oihartzunan parte har dezaten.

Bazkaria izango da denak elkartuko dituen momentua.
N. M: Herritar guztiei irekitakoa izango da, eta Arraztaloko eta Elikako produktuak eskainiko ditugu, baita Zitueneko pasta, eta bertako gazta ere.

Hamar euro balioko dute txartelek, eta horietatik bi euro zozkatuko dugun saski batentzako izango dira. Txosna txiki bat jarriko da, bertako produktuekin. Bazkaria kantuan izango da, elkar hobeto ezagutzeko, eta kohesioa emanez, komunitate izaera indartzeko. Nahi duenak bere instrumentua eraman dezake. Gainera, goizez, haurren zaintza zerbitzua egingo da ludotekan.

Eguna bukatzeko, gazteek antolatutako bertso saioa eta kontzertuak izango dira. Herritar guztiei irekitako zerbait izatea nahi dugu, ez bakarrik profil zehatz bati zuzendutakoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.