Euskal kantak, berriz ere Lezoko kaleetan
Bihar (larunbata) euskal kantekin zipriztinduko du kantu jirak herriaren erdialdea. 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik.
Lezoko kantu jirak bihar (larunbata) egingo du urriari dagokion irteera. Beste behin, herrigunea euskal kantekin blaituko dute. 12:30ean hasiko dute bidea Aiton Bordan, eta Kaialden nahiz Kale Nagusian geldialdia egin, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute jarduera
Kantu jirako arduradunek oroitarazi dute edonork parte har dezakeela koruan. Baldintza bakarra ezarri dute: euskal kantuekin gozatzeko asmoa izatea. Bestelakoak (abestien letrak, musikariak, eta giro ona) bermatuta daude.
