Gezalako pantaila euskaraz betetzen hasiko da

Lezoko Zinema Ttikiaren ikasturteko lehen emanaldia bihar da (larunbata). Hurrengoa azaroaren 5erako prestatu dute.

'Barraskiloa eta balea'-ren fotograma bat.

Bihar, larunbata, ekingo dio Lezoko Zinema Ttikiak 2022-2023 ikasturteari. Urtero bezala, helburu garbiz: Lezoko familiei euskarazko aisia eskaintza erraztea, ikus-entzunezkoen bitartez.

Biharko lehenean (16:30ean, Gezala Auditoriumean) animazio lan bati egingo diote tartea: Barraskiloa eta balea. Sarrera doan da. Hurrengo hitzordua azaroaren 5erako prestatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.