Euskaraldiaren informazio puntu mugikorra, herrian barrena
Astebururo herriko auzo ezberdin batean kokatuko da informazio puntua. Gaur Olibeten izango dira.
Errenteria-Oreretan hasi dira Euskaraldirako prestaketa lanetan. Azaroaren 18an hasiko den ariketa sozialaren inguruko informazioa esku-eskura izango dute herritarrek. Astebururo herriko auzo ezberdin batean ezarriko dute Euskaraldiaren informazio puntu ibiltaria. Gaur Olibeten izango dira.
Puntu ibiltarian, dinamikaren nondik norakoen eta egingo diren jardueren berri emateaz gain, ahobizi edo belarriprest roletan izena eman daiteke ere. Informazio mahaiaren ondoan, Euskaraldiaren ikurrekin argazkiak ateratzeko gune bat ezarriko dute.
Datozen egunetan honako auzoetan izango dira:
- Hilaren 21ean Erdialdean.
- Hilaren 22an Iztietan.
- Hilaren 28an Fanderian.
- Hilaren 29an Gabierrotan.
- Azaroaren 4an Beraunen.
- Azaroaren 5ean Zumardian/Kaputxinoak.
- Azaroak 11n Galtzarabordan.
- Azaroak 12an Pontikan.