[Argazki galeria] Poza, ilusioa eta magia

Juneren Hegoak elkarteak gaur ospatu du beren egun handia. Arratsaldean Disneyeko pertsonaiak ezagutzeko aukera izan dute.

Disneyeko pertsonaiekin argazkiak atera dituzte.

Juneren Hegoak egunak ez du hutsik egin. Beste urte batez gaixo daudenek egun magiko bat pasatzeko aukera izan dute. Goizean puzgarrietan jolastu, eskulanak egin eta aurpegiak kolore biziz margotu dituzte. Arratsaldean, berriz, Disneyeko pertsonaiak ezagutu eta haiekin argazkiak atera dituzte. Gaixoengan poza eta ilusioa begiztatzen ziren. Argazkien ondoren, Oihan Vegak bertaratutako denak dantzan jarri ditu.

Egunak duen izaera solidarioa ahaztu gabe, Mindara, Bihotzez, Bpanspain eta Mowat Wilson Sindromearen Espainiako Elkartea Gerkika plazan izan dira informazioa ematen eta merchandisinga saltzen.

Hona hemen arratsaldeko zenbait argazki:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.