'1976, el año que vivimos peligrosamente' liburua aurkeztuko dute ostegunean
Alternatibak antolatu du saioa. Enrique Gonzalez de Andres egilea izango da, Joxe Iriarte Bikilarekin batera.
Alternatibak antolatuta, 1976, el año que vivimos peligrosamente liburuaren aurkezpena egingo dute ostegunean (hilak 20). Enrique Gonzalez de Andres liburuaren egilea bertan izango dela aurreratu du taldeak. Harekin batera Joxe Iriarte Bikila ere izango da, garai hartako herriko egoeraz ariko da errenteriarra.
Saioa 18:30ean hasiko dute, Reina aretoak jasoko du.