Lezoko kirol taldeen asteburuan, denetik
Kurkubi Lezoskt-ek jokoan izan dituen lau lehiak irabazi ditu. Futbolean, eskubaloian eta areto futbolean, asteburu gazi-gozoa.
Ez oso ondo, ezta gaizki ere. Denetik egin dute Lezoko kirol taldeek asteburuan. Izan ere, hainbeste partida jokatuta, zaila baita den-denak edo gehienak irabaztea.
Asteburu honetako emaitzen gainbegirada azkarra eginda, nabarmentzekoa da Kurkubi Lezoskt-ek lehian izan dituen lau taldeek garaipena lortu dutela, erraz gainera.
Jarraian, talde guztien emaitzak.
FUTBOLA
Emakumeen Gorengo Maila
- Elgoibar-Allerru Intxaurdi 11-0
Gizonen Gorengo Maila
- Allerru-Sanpedrotarra,3-0
Gizonen Lehen Erregionala
- Behobia-Allerru, 4-2
Gizonen Gazteen Gorengo Maila
- Lengokoak-Allerru, 7-0
Mutilen Kadete Maila
- Allerru-Trintxerpe, 2-1
Nesken Haur Maila
- Allerru Intxaurdi-Landetxa, 1-1
Mutilen Haur Maila
- Touring-Allerru (2009koak), 4-0
- Behobia-Allerru (2010koak), 7-0
SASKIBALOIA
Senior Emakumeak
- Añorga-Kurkubi Lezoskt, 45-52
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Kurkubi Lezoskt-Ostadar, 83-29
Junior Emakumeak
- Kurkubi Lezoskt-Añorga, 65-5
Kadete Emakumeak
- Bera Bera-Kurkubi Lezoskt, 19-38
Haur Emakumeak
- Atseden izan du Kurkubi Lezoskt-ek.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Orio Eskubaloia-Munttarpe, 27-21
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Hondarribia Bidasoa-Munttarpe, 25-27
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Donibane Bonantza, 22-30
Emakumeen Gazte Maila
- Atseden izan du Munttarpek.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Herrikide-Gaintxu, 3-1
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Jaixki-Lauburu Ibarra, 0-0
