Oielekura txangoa antolatu dute, hileko azken egunerako
Oielekuko paisaia naturalak eta ondare kulturala ezagutzeko antolatu dute ibilaldia, hilaren 30ean, Arditurriko parketxeak antolatuta.
Arditurri parketxeak ibilaldia antolatu du hilaren 30erako. Aiako Harriko natura parkeko paisaiak ezagutzeko asmoarekin antolatu dute, zehazki Oielekukoak.
Bertako kultura-paisaia erakutsiko dute, “oso aberatsa” baita. “Lehenik eta behin, mendiko larreak ditugu, alderdi horretan abeltzaintzak izan duen eta oraindik duen garrantziaren adierazle”, adierazi dute parketxeko arduradunek. Horrez gain, mairu-baratzak eta cromlechak ikus daitezkeela gaineratu dute.
Horiek guztiak ikusi eta azaltzeko, gidatua izango da ibilaldia. 10:00etan irtengo dira, Kausoko aparkalekutik. Bi ordu eta erdi iraungo ditu, toki berean bukatzeko.
Ibilbidea laburra eta edonork egiteko modukoa izango da. Oinetako egokiak eramateko aholkatu dut eta hamaiketakoa egiteko tartea hartuko dutela iragarri.
Prezioa sei eurokoa izango da, eta aurrez izena ematea ezinbestekoa izango dela zehaztu dute. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo e-posta bidez idatzi.