San Tomas egunean postua jartzeko eskaera egin daiteke jada
Azaroaren 14ra bitarte egin daitezke eskaerak, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan.
San Tomas egunean artisau edo elikagai postua jarri nahi dutenak adi egon daitezela, udalak eskaerak egiteko epea zabaldu berri baitu. Azaroaren 14a izango da eskaera egiteko azken eguna.
Eskaera horiek udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte interesdunek, dagokion eskaera eredua bete beharko dute denek. Hauek zerbitzuan bertan edo lotura honetan eskura daitezke. Bestela, tramitazioa osoa lotura horren bitartez ere egin daiteke.