Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasi da
Tasa ordaintzeko epea hasi dela adierazi du Oiartzungo Udalak. Abenduaren 15era arte egongo da ordaintzeko aukera.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasi da. Abenduaren 15a izango da ordainketa egiteko epemuga. Tasa eta zergen ordainketa helbideratua duten herritarrei azaroaren 15ean kobratuko zaie gogorarazi dute.
Ura eta estolderiaren urteko tasa hiru zatitan banatuta kobratzen da, hiru hilero. Oraingo ordainketa 2022ko bigarren hiruhilekoari dagokion zatia dela nabarmendu du udalak.