Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Aurtengo Kirol Asteak hamalau ekitaldi izango ditu

Oiartzun
Kirola

Zazpigarren ekitaldiak elkarren artean oso ezberdinak diren jarduerekin gozatzeko aukera emango du. Kirol Sariarekin bukatuko da, hilaren 28an.

oiartzungo vii. kirol astea Antolakuntzan aritu diren oiartzuarretako batzuk, Enekoitz Markos Kirol zinegotziarekin.
2022/10/18
Erik Gartzia Erik Gartzia

Oiartzungo Udalak eta Kirolaisik, herriko beste hainbat eragilerekin batera, Kirol Astea antolatu dute, zazpigarren aldiz. Hilaren 23an hasiko da, eta 28an bukatuko. Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea eta erdigunean jartzea du helburu Kirol Asteak.

Hainbat kirol modalitate ez hain ezagunen berri emango dute, dokumentalak eta filmak proiektatu, solasaldiak… Guztira, hamalau ekitaldik osatzen dute egitaraua.

Adin guztiak kontuan hartu dituztela nabarmendu dute antolatzaileek, baina nagusienei zuzendutako eskaintza berezia prestatu dute. “Erorketa tailerra eta gimnasia partean egiteko aukera izango dute 65 urtetik gorakoek”, aurreratu dute.

Ekitaldi guztiak doan izango dira, baina batzuetan tokia hartu beharko da aldez aurretik (egitarauan zehaztuta daude).

Egitaraua

Hilak 23, igandea

  • Urpekaritza bataioa: 09:30ean Elorsoro kiroldegian. Kiroldegiko bazkideentzat izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da, kiroldegian bertan. Antolatzailea: BPXport.
  • Futbol egokituko topaketa: 10:00etan Karla Lekuona futbol zelaian. Antolatzailea: Mindara.
  • Pilota egokituko topaketa: 12:00etan Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara.
  • Zirkeroak III zirko tailerra: 16:00etan Kontzejupean. Antolatzailea: Hegoak, erroak eta eroak.
  • Zirkeroak III kabareta: 17:30ean Kontzejupean. Antolatzailea: Hegoak, erroak eta eroak.

Hilak 24, astelehena

  • Erorketa tailerra 65 urtetik gorakoentzat: 10:00etan Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Aldez aurretik izena eman beharko da, kiroldegian edo anbulatorioan. Antolatzailea: Abittu!
  • Gimnasia erritmikoa, zatoz probatzera!: 16:30ean Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki gimnasia.
  • Agertxo pirata bideo emanaldia minbizia duten haur nerabeen alde: 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Helmugak.

Hilak 25, asteartea

  • Gimnasia akrobatikoa, zatoz probatzera!: 16:30ean, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki gimnasia.
  • Kirol profesionala eta gero, zer? solasaldia Mikel Astarloza eta Jon Belokirekin: 17:30ean, Labore Oarson. Antolatzailea: Labore Oarso.

Hilak 27, osteguna

  • Mendiak 1976 dokumentala: 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Girizia mendi taldea.

Urriak 28, ostirala

  • Gimnasia parkean 65 urtetik gorakoentzat: 09:30ean, Elorsoro kiroldegiko sarreran. Antolatzailea: Abittu!
  • Eskalada familian: 18:00etan, Elorsoro kiroldegian. Aldez aurretik izena eman beharko da kiroldegian bertan. Antolatzailea: BPXport.
  • Oiartzungo Kirol Sariaren banaketa: 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.