Oiartzungo kondairei buruzko liburua aurkeztuko dute bihar
Xabier Susperregik bildu ditu kondairak. Erakusketa bat ere ikusgai dago pleno aretoan, eta salmentarekin lortzen dena ASPANOGIra bideratuko dute.
Xabier Susperregik Oiartzungo kondairak bildu ditu, eta liburu batean bildu ditu. Bihar arratsaldean aurkeztuko du, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan.
50etik gora kondaira jaso ditu, gehienak ahozko tradiziokoak; lamiak edota sorginei buruzkoak dira. Horrez gain, gai bera ardatz duen erakusketa bat jarri dute pleno aretoan.
Hainbat jatorritako margolariek pintatu dituzte ikusgai dauden koadroak. Argentinakoak, Mexikoak zein Euskal Herrikoak dira egileak. Tartean dira Idoia Beratarbide eta Andoni Odriozola oiartzuarrak.
Liburuen salmentarekin zein margolanekin ateratako irabaziak ASPANOGI elkarteari bideratuko diotela jakinarazi du Susperregik. 75 artelan inguru dira (originalak eta kopiak dira), eta prezio sinboliko batean salduko dituzte.
ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea da. Arreta psiko-soziala eskaintzen du, ospitalean bertan eta bertatik kanpo.
“Helburua da Oiartzungo ahozko tradizioa ezagutaraztea eta, aldi berean, baita ASPANOGIrena ere”.