2022/10/19

Gaztetxearen urteurrenari "bukaera polita" emango diote hilaren 29an

Zabala Enea II gaztetxearen XXII. urteurrena biribiltzeko egun osoko egitaraua antolatu du Oreretako Gazte Asanbladak hileko azken larunbaterako.

Maider Ronquete sopranoak eta Franco Cavalleri pianistak "emozioz beteriko" kontzertua eskainiko dute

Hilaren 28an 'Dejate llevar...' izeneko kontzertua eskainiko dute Niessenen, "dinamikoa eta atsegina" izango dela dio bikoteak. Sarrerak 10 euroan eskura daitezke.

Proisako orubea estaltzeko obra lehiaketara atera du berriro udalak

"Gertuago" ikusten du udal gobernuak San Pedroko frontoiaren atzealdean sortu nahi duen erabilera anitzeko espazioa.

Isaac Palencia: "Aldaketa garaia da Errenterian"

Gaur aurkeztu dute ofizialki Isaac Palencia PSE-EEren alkategai bezala. Herri bezala "gehiago merezi dugula" uste du, eta horregatik, esku artean proiektu "berritu eta anbizio handikoa" duela esan du.

euskara gazteak solasaldia euskaraldia

Gazteek euskara osasuntsu al dagoen aztertuko dute igandean

Oiartzuar batek, tuterar batek eta urepeldar batek euren esperientziak plazaratuko dituzte, gazteei irekitako solasaldian.

iran protestak

'Zer ari da gertatzen Iranen?' galderari erantzungo dio Maryam Fathik

Hilaren 25ean hitzaldia antolatu dute. Fathi Euskal Herrian bizi den aktibista kurduak emango du solasaldia.

oiartzungo kondairak

Oiartzungo kondairei buruzko liburua aurkeztuko dute bihar

Xabier Susperregik bildu ditu kondairak. Erakusketa bat ere ikusgai dago pleno aretoan, eta salmentarekin lortzen dena ASPANOGIra bideratuko dute.

Udal txistulari taldeak Beraun alaituko du igandean

Pablo Sorozabal plazan kontzertua eskainiko dute, eguerdian. Saioan auzoko kale batzuei izena ematen dieten musikarien abestiak joko dituzte txistulariek.

Errenteriako Udaletxea.

Ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiten dituztenentzako diru laguntzak

Obra horiek egiten dituzten komunitateek eskatu ahal izango dituzte, "beraien saneamendua aldatu eta ur zikinak saneamendu sarera bideratzeko, ibaira bideratu ordez".

Hiru hilabete daramatza Antxoko liburutegiak goizetan ireki gabe

EH Bilduk ziurtatu du udal gobernuak langile baten baja ordezkatu nahi ez izana dela itxieraren arrazoia. "Oso larritzat" jo dute erabakia.

Bertso afaria, Euskaraldia berotzen hasteko

Niessen elkartean egingo dute, hilaren 28an. Emaitz Murua, Amaia Agirre eta Angel M. Peñagarikano ariko dira bertsotan.

Gehiago