Ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiten dituztenentzako diru laguntzak

Obra horiek egiten dituzten komunitateek eskatu ahal izango dituzte, "beraien saneamendua aldatu eta ur zikinak saneamendu sarera bideratzeko, ibaira bideratu ordez".

Errenteriako Udaletxea. Errenteriako Udalak zergen kobratzea berreskuratzen ari da pixkanaka.

Errenteriako Udalak jakinarazi du zabalik dela ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiteko diru laguntzak eskatzeko epea. Obra horiek egiten dituzten komunitateek eskatu ahal izango dituzte, “beraien saneamendua aldatu eta ur zikinak saneamendu sarera bideratzeko, ibaira bideratu ordez”. Herriko jabekide erkidegoek eta eraikinen jabeek eska ditzakete laguntzak.

Obraren aurrekontuaren %80ra iritsi daiteke laguntza, gehienez ere hiru mila eurokoa izanik (BEZ barne).

Abenduaren 31era bitarte eska daitezke, partida agortu arte epea zabalik izango dela aurreratu du udalak. Informazio gehiago, lotura honetan kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.