Udal txistulari taldeak Beraun alaituko du igandean
Pablo Sorozabal plazan kontzertua eskainiko dute, eguerdian. Saioan auzoko kale batzuei izena ematen dieten musikarien abestiak joko dituzte txistulariek.
Beraun auzoko Pablo Sorozabal plaza musikaz girotuko dute igande honetan (hilak 23) udal txistulari taldekoek, kontzertua eskainiko baitute bertan. 12:30ean hasiko da musika saioa. Txistulariekin batera auzo elkarteko kideak ariko direla aurreratu dute.
Saioan auzoko kale batzuei izena ematen dieten musikarien abestiak joko dituzte txistulariek, hala nola, Isidro Ansorena, Jesus Guridi, Maurice Ravel edo Julian Lavillarenak. Auzotarrekin antolatutako hainbat sorpresa ere izango direla aurreratu dute udaleko iturriek.