[Bideoa] Sortzaileen begiradak partekatzera animatu du Hitzen Lihoak
Egitaraua aurkeztu ondoren, aurtengo Hitzen Lihoa iragartzen duen spot-a publikatu du taldeak, ekitaldietan parte hartzera gonbidatzeko.
Hitzen Lihoa iniziatiba egingo dute azaroaren 2tik 6ra bitartean. Atzo aurkeztu zuten zortzi ekitaldiko egitaraua, eta gaur parte hartzera animatzen duen spota zabaldu dute.
Aurtengo ardatza Begiradak izango da, eta sortzaileen begiradak partekatu eta gozatzera gonbidatu dute bideoaren bitartez.