Irakurketa jarraitua egiteko irakurle bila ari dira
Hitzen Lihoak irakurketa jarraituaren laugarren ekitaldia egingo du. Mark Twainen 'Hiru kontakizun' irakurriko ditu.
Hitzen Lihoak irakurketa jarraitua antolatu du azaroaren 6rako. Aurtengoa laugarren aldia izango da, eta ozen irakurriko duten liburuaren berri eman dute: Mark Twainen Hiru kontakizun irakurriko dute, txandaka.
11:00etan hasiko da irakurketa jarraitua, eta irakurleen bila ari dira. E-posta bidez eman beharko da izena, hilaren 27a baino lehen.
Irakurketarekin gozatzen laguntzeko, kafea eta pastak banatuko dituztela iragarri dute.
Hiru kontakizun
Ironia handiz kontatutako hiru istorio biltzen ditu Hiru kontakizun liburuak. Adanen egunkariko pasarte batzuk, Ebaren egunkaria eta Edward Mills eta George Bentonen historia dira.
Lehen biak Bibliako pertsonaien lepo egiten du barre, eta hirugarrena gizartearen satira bat da. Koro Navarrok itzuli zituen hiru istorio horiek, eta 1994an argitaratu ziren. Navarrok gaur bertan jaso du Euskadi Saria, itzulpengintza atalean.