Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Erreportajea] Ikasitakoa mahaiaren bueltan askatuko dute, lagun giroan

Hogeita bigarren Mintzalaguna egitasmorako motorrak berotzen hasi dira Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunekoak. Partaideez gain, aurten dinamizatzaileak ere behar dituztela jakinarazi du elkarteak.

Xixilio Maritxalar eta Iker Gomez, Lau Haizetara elkartearen kanpoaldean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/10/28

Euskaraz aritzeko ohitura zertxobait baztertuta edota inguruan aritzeko arnasgune handirik ez dituztenei aurten ere aukera paregabea eskainiko die Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Mintzalaguna egitasmoa bueltan baita, berritasunekin dator hogeita bigarren edizioa. Urtarrilean abiatuko badute ere, lehen zertzeladak eman dituzte elkartekoek.

Euskaltegian, etxean edota kalean ikasitako hori «askatzea» da egitasmoaren xedea, hori kontatu du elkarteko kide Xixilio Maritxalarrek: «Urrats bat izan nahi du euskalduntze prozesuan, normaltasunez uler, entzun eta hitz egin dezaten partaideek». Horretarako, batetik, ohiko talde dinamikak egingo dituzte, hiru-lau lagun artekoak. Alboan mintzalaguntzailea izango dute talde guztiek, erraztasunak eskainiko dizkie partaideei. Horietako gehiago behar dituztela gaineratu du Maritxalarrek, horiei ere egin diete deialdia aurten. Bestetik, eta lehenengoz, irakurketa errazeko saioak ere egingo dituztela kontatu du. Horietan obra erraz eta mardulak irakurriko dituzte, taldean ere bai.

Iker Gomez elkarteko kideak nabarmendu du ez dela egitasmo itxia, denei begirakoa da. «Ez da soilik euskaltegietako ikasleentzako, horretan intziditu nahi dugu, edonork parte har dezake».

Euskaraldiaren olatua probestu nahi dute Mintzalagunari indarra emateko. Hala, mintzodromoak antolatzeko asmoa du Lau Haizetarak, horiek ere, irekiak. «Euskaraldia izanik, beste espazio kultural batzuetara zabaldu nahi dugu proiektua. Mintza saioak, bertso saioak… Euskal eta euskarazko kulturan murgiltzea ere bada gure asmoa».

Luzera begirakoa
Euskara ikasteko egitasmoekin alderatuta, mintzalaguna «luzera begirako» proiektua dela dio Gomezek: «Ez dira azterketa bat gainditzeko klaseak, talde dinamika batzuk dira, luzera begirakoak». Giro ederra sortzen dela aitortu du, Maritxalarrek ere bat egin du horrekin: «Pausoa ematen dutenak ez dira damutuko, ziur. Primeran pasako dugu, giro atsegina da, lagun artekoa».

Parte hartzeko interesa dutenek, lotura honetan informazio guztia dute eskuragarri

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.