Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gazteen emantzipazioa errazteko proposamen bat erregistratu du EAJk

Udal baliabideen "azterketa zorrotza" egitea proposatu dute, "modu eraikitzaile eta arduratsuan" kudeatu behar direla uste baitute. "Premiazkoa da baliabideak egokitzea, benetako beharrei zuzentzeko".

Murua eta Oyarbide, gaurko agerraldian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/10/28

EAJ taldeak proposamen bat erregistratu berri du udalean, herriko gazteen emantzipaziora bideratutakoa. Proposamen horren inguruko xehetasunak eman dituzte gaur taldeko Elixabete Murua eta Garbiñe Oyarbidek, batzokian egindako agerraldian.

“Denek dakigu edonorentzako beharrezkoa dela eta oinarrizkoa dela etxebizitza bat edukitze bizitza proiektu bat garatu ahal izateko eta are gehiago gazteentzako” esanez hasi du gaurkoa Muruak. Taldea beti “neurri pizgarrien” alde egon dela erantsi du, beti azaldu direla gazteen emantzipazioa laguntzeko proposamenak egitearen alde. Horretarako ezinbestekotzat jo dute Jaurlaritzarekin elkarlana egitea, “ez baita herriko arazo bat soilik, gizarte mailakoa baizik”.

Emantzipaziorako udal baliabideak egokitu behar direla uste dute jeltzaleek, “benetan beharrei” egokitu daitezen. Udalak abian dituen bi programen inguruko balorazioa egin dute. Lehenik, etxebizitza komunitarioa ez dela eraginkorra izan esan dute. 25 gazterentzako lekua badago ere, gehiengo okupazioa 14 lagunekoa izan dela salatu dute, eta bataz beste azken hiru urteetan 9-10 pertsona egon direla. “Gazteek arrazoia eman digute, ez genuen gazteen beharrak betetzeko egokia zenik ikusten. Ez dugu uste gastuen eta emaitzen arteko balantzea positiboa denik, oreka dagoenik, ez dugu eraginkor ikusten horrela mantentzea”. Aldiz, Eusko Jaurlaritzak Arramendin jarri dituen zuzkidurazko alokairuzko etxebizitzetan 136 pertsonako itxaron zerrenda dagoela gaineratu dute.

Diru laguntzei dagokionez, hauen gauzatze maila ez dela %19,2ra iritsi salatu dute. “Gauzatze maila baxuari erreparatuta begi bistakoa da diru laguntzen arrakasta falta, horren arrazoiak aztertu beharko liratekeela pentsatzen dugu”.

Udal baliabideen “azterketa zorrotza” egitea proposatu dute, “modu eraikitzaile eta arduratsuan” kudeatu behar direla uste baitute. “Premiazkoa da bi planetara bideratutako udal baliabideak egokitzea, benetako beharrei zuzentzeko”.

Gaurkoan erregistratu duten dokumentuak honako hiru proposamen biltzen ditu: etxebizitza komunitarioen erregimena aldatzea eta zuzkidurazko alokairuko etxebizitzen erregimenera egokitzea; martxan dauden udal baliabideak aztertzea, “gazteen emantzipazio beharrei eraginkortasunez erantzun ahal izateko eta diru laguntza horietara bideratutako aurrekontua eraginkortasunez erabili ahal izateko”; eta azkenik, etorkizunera begira har daitezen neurri buruzko eta helburu horretara bidera daitezkeen baliabide berriei buruzko azterketa bat egitea. “Eredu berri baterako trantsizioa egin behar dugu, ikusi dugu orain artekoak ez duela behar bezala funtzionatu eta helburua beti zian behar duela gazteen emantzipazioa sutatzea eta erraztea”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.