Larruzko paletako final handia jokatuko dute Epleko Estefano eta Pichelek
Olaberriako pilotalekuan jokatuko du finala bikote errenteriarrak. Finala parekatua izatea espero dute klubekoek.
Asteburu honetan Eple taldekoek Gipuzkoako Larruzko paletako final handia jokatuko dute Olaberriako piltotalekuan, 10:30ean hasita. Klubeko Aitor Estefano eta Ruben Pichelek ordezkatuko dute kluba bihar (hilak 29), Oiangu taldeko Xabier Ibarguren eta Imanol Olararen kontra ariko dira. Izan ere, finalerako txartela eskuratu zuen joan den asteburuan herriko bikoteak, Errepala Zumeta eta Anduezako palistei 32-25 irabazi ondoren.
Finala parekatua izatea espero dute klubekoek. Partida zuzenean ikusteko interesa dutenek, esteka honetan izango dute eskuragarri.