Aitor Estefano eta Ruben Pichel, Gipuzkoako onenak
Eple klubeko bikoteak denboraldiko lehen titulu ofiziala eskuratu du asteburuan, Gipuzkoako lehen mailako larruzko paleta txapelketan gailendu dira.
Eple klubeko Aitor Estefano eta Ruben Pichel palistek lortu dute, denboraldiko lehen titulu ofiziala eskuratu dute asteburu honetan. Gipuzkoako lehen mailako larruzko paleta txapelketan gailendu dira, Olaberriko pilotalekuan jokatutako final handian. 35-26 irabazi dute euren partida, Oiango klubeko Xabier Ibarguren eta Imanol Olaran hartu dituzte mendean.