80. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa prestatu du Urdaburuk
Urdaburu astearen barruan askotariko ekitaldi eta ekintzak aurreikusi dituzte datozen asteotarako. Hilaren 27ko Urdaburu Egunarekin biribilduko dituzte ospakizunak.
80 urte beteko ditu aurten Urdaburu Mendizale Elkarteak. Urdaburu egunarekin batera, Urdaburu astea ere antolatu dutela jakinarazi berri dute elkartekoek. Honi lotuta hainbat ekintza antolatu dituzte datozen asteetarako, hala nola, rollerski lasterketak, bizikloia, proiekzioak edota ikus-entzunezkoak izango dira.
- Hilaren 8tik (asteartea) 27ra (igandea): astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara, Juan Olazabal kaleko egoitzan Mendian Gora izeneko erakusketa egongo da ikusgai, EMMOA Fundazioaren Euskal Alpinismoaren historiari buruzkoa. Inaugurazioa 19:00etan izango da, Antxon Iturriza kazetari eta idazlearekin.
- Hilak 10 eta 11 (ostegun eta ostiral): Menditour barruan hainbat film proiektatuko dituzte Niessenen. Sarrerak lotura honetan eskura daitezke.
- Hilak 12 (larunbata): 16:00etan, Arditurriko Rollerskiko XIV. lasterketa egingo dute.
- Hilak 22 (asteartea): 19:00etan, Urak Aske: eliminar presas restaurar ríos izeneko dokumentala proiektatuko dute, Elhuyar Fundazioko Begoña Zubia Gallastegi zuzendariarekin batera.
- Hilak 23 (asteazkena): 19:00etan, Haurren Eguna ospatuko dute, 2021-2022 ikasturteko argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte.
- Hilak 24 (osteguna): 20:00etan, 22 Mendiko Argazki Lehiaketako sari banaketa egingo dute.
- Hilak 26 (larunbata): 15:00etan, XXXIII. Bizikoli- XVII. Eneko Arcelus memoriala egingo dute.
- Hilak 27 (igandea): Urdaburu eguna ospatuko dute, hiru irteera eta bazkari batekin.
80. urteurrena biribiltzeko, ospakizunez harago, aurten elkarteko Luzio Egiguren Ganboa eta Iñaxio Atondo Uberak Urdaburu laurogei izeneko eskalada bide berri bat ireki dute Echo bailaran, Pirinioetan.