900 kilo hondakin jaso dituzte Oiartzun ibaitik
Ibaian eta bere erreketako bazterretan bildutako zaborra jasotzen aritu dira azken hilabeteetan, udalaren eta Behemendi elkartearen elkarlanari esker.
Azken hilabeteetan, udalaren eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen elkarlanari esker, 900 kilo hondakin inguru jaso dituzte Oiartzun ibaitik eta bere erreketako bazterretatik, gehiengoa plastikoa. Zehazki, Oiartzungo muga eta Santa Klara plazaren arteko zatia garbitu dute, Lintziringo erretena Lartzabalgo auzotik hasita Oiartzungo mugaraino hartzen duen zatia barne, baita Fanderiako kanala ere.
Lan hauei lotuta, Tolarieta, Masti eta Epentza iblguak ere garbitu dituztela jakinarazi du udalak.
Udaleko iturrien arabera, garbiketa kanpaina honek “hiritarrak hondakinen kudeaketak daukan garrantziaz eta geure jokaeraren ardura kolektibo nahiz indibidualaz sentsibilizatzea” du helburu. “Hondakinak jatorrian murriztu eta birziklatzeko egoki bereizten ez baditugu, geure ibaietan agertuko dira, hauek kaltetuz eta kutsatuz, eta, azkenik, hondakinak Kantauri itsasoraino ere iristen jarraituko dute”, erantsi dute.