Duintasunak herriko kaleak hartuko ditu astelehenean
Ohiko elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dute hilaren 7an, adinekoentzako "bizitza duinak" aldarrikatzeko. 11:00etan jarri dute hitzordua.
Hileko lehen astelehen guztietan bezalaxe, datorren honetan ere (hilak 7) mobilizatzera deitu ditu herritarrak Duintasuna pentsiodunen mugimenduak. Herriko plazan bilduko dira, 11:00etan, “adinekoentzat bizitza duinak” exijituko dituzte. Elkarretaratzearen ondoren, herriko kaleak aldarrikapenez beteko dituzte.