Eguzki taldeak doako lau ikastaro antolatu ditu, "ekologikoagoak izateko"
Datozen lau astelehenetan saio bana eskainiko du Itziar Bandresek, arratsaldez. Aurretik izena eman beharko da.
Eguzki talde ekologistak doako lau ikastaro eskainiko ditu herrian, haien arabera, “ekologikoagoak izateko” hainbat giltzarri emango dituzte. Itziar Bandresek eskainiko ditu saioak, eta harekin batera egindako produktuak etxera eraman ahal izango dituzte partaideek. Bi orduko saioak izango direla aurreratu dute, 18:00etatik 20:00etara hain zuzen.
Astelehenean (hilak 7) egingo dute lehena, Reina aretoan. Honetan zaborren murrizketa eta kudeaketaz ariko dira; hilaren 14an (astelehena) aprobetxamenduzko sukaldaritzaz ariko dira Niessen elkartean; 21ean (astelehena) garbiketa ekologikoaz Reina aretoan; eta azkenik, hilaren 28an (astelehena) norberaren zaintzarako produktu solidoez ariko dira, Reina aretoan.
Aldez aurretik izena eman beharko dela jakinarazi du Eguzkik, 699 37 97 43 telefono zenbakira deituta.
