Errugbian trebatzeko ikastaroa eskainiko dute herrian
Oarsoaldeko Rugbyzaleak, Txingudi Taldearekin elkarlanean, errugbi hastapen ikastaroa antolatu du. Igandero bilduko dira, ikasturte osoan zehar.
Errugbiaren munduan trebatzeko interesa dutenek aukera paregabea izango dute igande honetatik aurrera Errenteria-Oreretan, Oarsoaldeko Rugbyzaleak elkarteak ikastaro berezia eskainiko baitu. Igandero bilduko dira, 10:30etik 12:00etara, kirola ezagutu eta jokatzen ikasteko. Txingudi Errugbi Taldearen laguntza izango du elkarteak zeregin honetarako.
Igandean bertan eman beharko da izena (ikasturtean zehar ere apuntatu daiteke). Ikasturte osoak 45 euroko prezioa du.
Informazio gehiago jaso nahi dutenek helbide honetara idatzi edo 688 69 63 03 telefono zenbakira deitu dezakete.