'Metamorfosi III' antzerki fisiko ikastaroa egingo dute Gabonetan
Xabi 'Jabato' Lopezek eta Isabella Giampaolo aktoreek gidatuko dute ikastaroa. Laborategiko tokiak mugatuak izango direla iragarri dute.
Isabella Giampaolo suitzarrak emango du, Xabi Lopezekin batera, laborategia. Azken urteetan bezala, teatro fisiko laborategian parte hartzeko aukera egongo da aurtengo Gabonetan. Metamorfosi III. Dramaren sorkuntzara bidean: antzerki koru bat aurkituz izenburupean, zazpi saioko laborategia izango da.
Abenduaren 27tik 30era, eta urtarrilaren 3tik 5era izango dira saio horiek. Egun bakoitzean lau orduz arituko dira lanean.
Xabi Lopez Jabato eta Isabella Giampaolo aktoreek gidatuko dute ikastaroa. Giampaolok, aktore izateaz gain, masterra du antzerki fisikoan.
Informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak bi modu izango ditu horretarako. Alde baterik 647 915 592 telefono zenbakira dei dezake. Bestetik, posta elektroniko bidez jar daiteke harremanetan.
Antzerki fisikoko laborategiko tokiak mugatuak izango direla jakinarazi dute.
