Odola ematera deitu du Lau Haizetara elkarteak
Asteartean jarri dute hitzordua, 17:00etan hasiko dira. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.
Merkatuzarren egiten dira odol erauzketak, aldez aurretik hitzordua hartuta. Lau Haizetara elkarteak odola ematera deitu ditu errenteriarrak. Asteartean (hilak 8) jarri dute hitzordua, Merkatuzarren. 17:00etatik 21:00etara luzatuko dute saioa.
“Sozialki arduratsuak diren pertsonak” bilatzen ditu elkarteak. Bertaratu aurretik hitzordua hartu beharko da, Whatsapp bidez, 688 76 53 98 edo 600 22 49 50 telefono zenbakian.
