Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Bideoarekin] Sustapena eta ekitaldiak, Euskaraldiarekin batera

Oiartzun
Euskara

Hilaren 18an hasiko da Euskaraldia, eta Oiartzunen gako izango diren datak apuntatzeko modua badago. Aurten ere Hikaldia egingo dute, hitanoa sustatu eta indartzeko asmoz.

Ahobizi eta belarriprest txapak
2022/11/04
Erik Gartzia Erik Gartzia

Euskaraldia hasteko bi aste besterik ez dira falta, eta horien ezaugarri diren Ahobizi eta Belarriprest txapak jasotzea besterik ez da falta. Datorren ostiraletik aurrera, eta hilaren 18ra arte —orduan hasiko da Euskaraldia—, Fermiñe Etxeko beheko solairuan jaso ahal izango dira, eta oraindik izena eman ez dutenek horretarako aukera izango dute, 17:00etatik 20:00etara. Horrez gain, hilaren 15ean eta 17an —astearte eta osteguna— goizez izango dira han, 10:30etik 14:00etara.

Euskaraldiko protagonistak mihiak eta belarriak dira, baina euskararen hauspo izateko beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoa, Euskaraldia hasi baino lehenago izango da, Aitzol Perez de San Roman antolakuntzako kideak azaldu duenez. «Flashmoba egingo dugu. Olarri dantza taldekoak koreografia bat prestatzen ari dira, eta plazan dantzatuko dugu denon artean».

Euskaraldia hasi eta bi egunera, OTXEko kideek bizikleta martxa bat egingo dute herriko auzoetatik zehar. Haien helburua Euskaraldia ikustaraztea izango dela iragarri du Perez de San Romanek. Ekitaldi hura ere dantzarekin bukatuko dute, Haurtzaro dantza taldekoek eskainiko dutenarekin.

Agendan apuntatzeko azkeneko zita abenduaren 3koa izango da. «Behin Euskaraldia bukatuta, Euskararen Festa antolatuko dugu. Saiatzen ari gara herriko ahalik eta artista gehien oholtzatik pasa daitezela. Aktuazio motzekin, bata bestearen atzetik pasa eta arratsalde polit bat pasatzea da helburua». Oraindik ez dute ezer aurreratu, baina sorpresaren bat egongo dela iragarri du.

Hikaldia
Oiartzungo Euskaraldiko berezitasunetako bat Hikaldia izango da. Txaparen ondoan pegatina bat itsatsiko dute, hika aritzeko prest daudela erakusteko.

«Bi baldintza jarriko dizkiegu Hikaldian parte hartu nahi dutenei», zehaztu du. «Lehenengoa, ulermena beti bermatu behar dela. Poliki hitz egin behar baldin bada, poliki hitz eginda, edo mimikarekin, edo dena delakoa». Bigarren baldintza da hitanoa ahal bezain beste erabiltzea, arau sozialak alde batera utzita ere.

«Kasu horretan, norbait minduta sentitzen bada, noski, zuka hitz egitera aldatzea eskatzen dugu», ziurtatu du. Gainera, Oiartzungo hitanoaren esku-liburua emango diote parte hartzaile bakoitzari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.