Oiarperen asteburuko partidak (2022-11-04)
Oiarpeko pilotariek 22 partida jokatuko dituzte gaur, bihar eta etzi artean. Horietako lau norgehiagoka erabakigarriak izango dira.
Oiarpeko pilotarien asteburuko karteleran 22 norgehiagoka agertzen dira. Gehienak lehenengo faseetako partidak izango dira, baina horietako lau zirt edo zart egitekoak izango dira.
Gaur arratsaldean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Oihan Etxeberriak Beloki andoaindarrarekin batera Etorkizuneko Pilotariak txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte.
Horrez gain, iriartetarrek bigarren mailan jarraitzeko partida jokatuko dute, Villabonan.
Bihar, berriz, Etxeberriak eta Landak EBI txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte, baita Zabaleta eta Leonetek ere bai.
Partida guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.
