AP-8 errepidea itxiko dute bihar gauean, Bilboko noranzkoan
21:30etik 06:00etara itxiko dute, zoruak konpontzeko lanak egin behar baitituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/11/captura-de-pantalla-2022-11-09-a-las-16-10-38.png)
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi berri duenez, bihar (osteguna, hilak 10) gauean AP-8 autobidea itxiko dute Errenteria-Orertan, Bilborako noranzkoan, 21:30etik 06:00etara hain zuzen. Zoruak konpontzeko lanak egin behar dituzte gauez, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Alternatiba bezala, ibilgailuek GI-20tik jarraitu beharko dute, Aritzetan AP-8arekin bat egin arte.