2022/11/9

XXXIII. Bizikloia eta XVII. Eneko Arcelus memoriala antolatu ditu Urdaburuk hilaren 26rako

Bi lasterketa mota antolatu dituzte omenaldirako: 7 kilometroko bizikleta lasterketa eta korrika egiteko 7 kilometroko txapelketa.

ondarearen jardunaldiak

Ondare Jardunaldiek herriko ondarea azaleratuko dute

Parrokia inguruko elementu zibilak ezagutaraziko dituzte, baita lihoa egiteko prozesua ere. Irakasleentzako saioa ere izango da.

lehen sektorea laguntzak oiartzun

Lehen sektorea sustatzeko diru-laguntzak eska daitezke

Abenduaren 1era arte eska daitezke laguntza horiek. Udalak 58.000 euro bideratuko ditu ustiategiak laguntzera, lehen sektorea "hauspotzeko".

AP-8 errepidea itxiko dute bihar gauean, Bilboko noranzkoan

21:30etik 06:00etara itxiko dute, zoruak konpontzeko lanak egin behar baitituzte.

Etxeko langileei informazio saioa eskainiko diete Emakumeen Etxean

Salbuespenezko gaikuntza lortzeko epe berrien eta prozeduraren inguruan hitz egingo dute bertaratzen direnekin. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Behobia lasterketak trafiko mozketak eragingo ditu herrian

Igandeko 8:15etik 14:30era Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat moztuko dute, besteak beste.

Donbasseko gatazkaren errealitateaz ariko da Bruno Carvalho kazetari portugaldarra

Gaztañoko auzo lokalean hitzaldia eskainiko du ostiralean, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitearen egitasmoz. Donbaseen behin baino gehiagotan egondakoa da portugaldarra, bertan jasotako "informazio zuzena eta manipulaziorik gabekoa" emango du.

IAT egiteko aukera izango dute traktoreek Lezon

Hilaren 15ean (asteartea da) egingo diete errebisioa ibilgailu horiei, goizez, udal brigadaren egoitzan (110 industrialdean).

Gehiago