Behobia lasterketak trafiko mozketak eragingo ditu herrian

Igandeko 8:15etik 14:30era Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat moztuko dute, besteak beste.

Igandeko (hilak 13) Behobia-Donostia lasterketak hainbat trafiko mozketa eragingo ditu Errenteria-Oreretan. Udalerriko eremu zabal bati eragingo diote mozketek, ondorengo neurriak hartuko dituzte udaltzainek:

  • 8:15etik 14:30era Nafarroa etorbide osoa moztuko dute ibilgailuentzat.
  • Nafarroa hiribidean, Santa Klara eta GAlizia biribilguneen arteko zatian ezingo da aparkatu. aldiz, Nafarroa hiribidearen gainontzeko lekuetan ahalko da aparkatu, baina ezingo da autoa mugitu mozketak iraun bitartean.
  • Touring etorbideko tenis pistan eta Papresan autoentzako aparkaleku bana jarrik dute, larunbateko 19:00etatik igandeko 18:00etara.
  • Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, erdialdea, Etxe Berriak, Olibet eta Iztieta auzoetan karreraren igarotzeak gradu ezberdinetan eragingo du. Eremu bakoitzeko mozketa eta neurri guztiak hemen kontsulta daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.