Behobia lasterketak trafiko mozketak eragingo ditu herrian
Igandeko 8:15etik 14:30era Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat moztuko dute, besteak beste.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/11/behobiaorereta.jpg)
Igandeko (hilak 13) Behobia-Donostia lasterketak hainbat trafiko mozketa eragingo ditu Errenteria-Oreretan. Udalerriko eremu zabal bati eragingo diote mozketek, ondorengo neurriak hartuko dituzte udaltzainek:
- 8:15etik 14:30era Nafarroa etorbide osoa moztuko dute ibilgailuentzat.
- Nafarroa hiribidean, Santa Klara eta GAlizia biribilguneen arteko zatian ezingo da aparkatu. aldiz, Nafarroa hiribidearen gainontzeko lekuetan ahalko da aparkatu, baina ezingo da autoa mugitu mozketak iraun bitartean.
- Touring etorbideko tenis pistan eta Papresan autoentzako aparkaleku bana jarrik dute, larunbateko 19:00etatik igandeko 18:00etara.
- Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, erdialdea, Etxe Berriak, Olibet eta Iztieta auzoetan karreraren igarotzeak gradu ezberdinetan eragingo du. Eremu bakoitzeko mozketa eta neurri guztiak hemen kontsulta daitezke.