Etxeko langileei informazio saioa eskainiko diete Emakumeen Etxean
Salbuespenezko gaikuntza lortzeko epe berrien eta prozeduraren inguruan hitz egingo dute bertaratzen direnekin. Aldez aurretik izena eman beharko da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/03/emakumeen_etxea_zabalduko_.jpg)
Bidez Bide elkarteak informazio saio bat antolatu du biharko (osteguna, hilak 10) Emakumeen Etxean. Salbuespenezko gaikuntza lortzeko epe berrien eta prozeduraren inguruan hitz egingo dute bertaratzen diren etxeko langileekin.
Udaleko iturrien arabera, etxeko langile edo etxeetako zaintzaile bezala aitortzen du gaikuntza honek, betiere eskatutako esperientzia edo gutxieneko prestakuntza eta eskatutako esperientzia urteak egiaztatzen badira.
Saioa 16:00etan hasiko dute, eta 18:00etan bukatu. Parte hartzeko helbide honetara idatzi beharko da aurretik, eta lan bizitzaren txostena eraman beharko dute interesdunek, paperean.