Azaroko Arkahitzak saioa, bihar
Iker Goñi, Iruri Altzerreka, Josu Ibarguren eta Oihana Arana ariko dira bertsotan.

Bertsozaleek hitzordu garrantzitsua izango dute bihar (hilak 11), Arkaitza tabernak azaroko Arkahitzak saioa antolatu baitu. 23:00etan hasiko dira, eta Iker Goñi, Iruri Altzerreka, Josu Ibarguren eta Oihana Arana ariko dira bertsotan. Haritz Casabal berriz, gai jartzaile lanetan ariko da.