[Bideoa] Flashmoba prestatzeko azkeneko eguna da gaur
Euskaraldia hasteko astebete faltako denean, flashmoba egingo dute Oiartzungo plazan. Olarrik koreografia prestatu du.
Astebete eta egun bat falta da Euskaraldia hasteko, eta Oiartzunen girotzen hasi nahi dute. Pasa den asteartean Munduko euskaldunak izeneko solasaldia egin zuten, Polonia, Argentina eta Grezian jaiotako eta heldu zirenean euskaldundutako hiru lagunekin.
Bihar, berriz, flashmoba egingo dute, plazan. 17:30ean hasiko da dantza saioa, eta Olarri dantza taldekoek koreografia prestatu dute. Bideoan ikus daitezke dantza-urratsak.