Euskaraldian izena emateko eta txapak jasotzeko azken egunak
Datozen egunetan izena eman ahalko da Merkatuzarren. Txapak berriz, Lau Haizetaran jaso beharko dira.
Euskaraldian izena eman ez duten herritarrek aukera dute oraindik, hilaren 17ra bitarte apuntatu daiteke Udal Hizkuntza Sailean (Merkatuzarren). Gaur (hilak 10), bihar (hilak 11), astelehenean (hilak 14), asteartean (hilak 15), asteazkenean (hilak 16) eta ostegunean (hilak 17) bertaratu daiteke. Bestela, larunbatean (hilak 12) Zumardian postu bat jarriko dutela jakinarazi du herriko Euskaraldiaren talde motorrak. Hasierako ekitaldian er (hilak 18) azken orduko izen emateak onartuko dituzte.
Bestetik, ahobizi edo belarripresten txapak aipatutako egunetan jaso beharko dira, baina Merkatuzarren beharrean, Lau Haizetararen egoitzan bertaratu beharko dira herritarrak.