Hilaren 18an abiatuko dute XXVI. Xenpelar Saria
Hurrengo ostiralean hasiko dituzte kanporaketak, Xenpelar Etxean egingo duten emanaldiarekin.
Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza Elkarteak dena prest dute XXVI. Xenpelar Sarirako. Hilaren 18an (ostirala da) jokatuko dituzte lehen kanporaketak, Xenpelar Etxean (19:30ean). Lehen saio honetan Maite Sarasola Isazelaia, Unai Mendiburu Valor, Josu Ibarguren Elosegi, Maddi Aiestaran Parragirre, Josu Txoperena Iribarren eta Igauri Lopetegi Amostegi gazteak ariko dira.
Hilaren 25ean (ostirala ere) izango da kanporaketen bigarren saioa, ordu eta leku berean. Bigarren honetan Irantzu Idoate Funosas, Andoni Mujika Izagirre ‘Anatx’, Ekain Alegre Gil, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Oihana Arana Cardenal eta Haizea Arana Cardenal ariko dira bertsotan.
Abenduaren 2an berriz, Iruri Altzerreka Martinez, Unai Anda Delika, Maddi Agirre Epelde, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Emaitz Murua Arzallus eta Uxue Alkorta Iturberen txanda helduko da. Hirugarren saio hau ere Xenpelar Etxean egingo dute, 19:30ean.
Saio guztiak doakoak izango direla aurreratu du bertso eskolak.