Malen eta Ekainek kontzertua emango dute igandean
Oiartzungo Gazte Sorzaileek (Orgasmok) musika saioa antolatu du igande arratsalderako, Arizmendieneko lorategian.
![malen eta ekain](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/11/malen-eta-ekain.jpg)
Orgasmo (Oiartzungo Gazte Sortzaileak) dinamikak antolatuta, kontzertua egingo dute datorren igandean —hilak 13— Arizmendieneko lorategian.
Malen eta Ekainek girotuko dute arratsaldea, 17:38an hasita (ordu hori eman dute antolatzaileek). Kontzertua doan izango da. Euria eginez gero, Manuel Lekuona bibliotekan izango da kontzertu akustikoa.